TOKOMOTXOAREN IRUZURRA TOLOSAN
• Lehenik eta behin, Tolosarrak zoriondu nahi ditugu. Beraien parte hartze zuzenagatik izan ez balitz, gutxira inaguratuko duten Erresidentzi hau, sekula eraikia izango ez zelako. Gogoratu bestela, gerontologikoa itxi zutenenan, egungo udal eta diputazioko ordezkariak arrazoitutakoa:
“Tolosaldeak, gehiegizko erresidentzi plazak ditu eta horregatik itxi behar degu Euskal Herri plazako gerontologikoa”.
Gerontologikoko itxierak ordea, Tolosan, ordura arte herri honetan izan ez ziren itxaron zerrendak eragin zituen. Bizilagunok, egindako presioak derrigortuta, erresidentzi berri bat eraikitzea erabaki zuten arte, ordurarte esandako guztiaren kontra. Lorpen honengatik, zorionak berriro Tolosarrei.
• Iruzurra, urteak utzi dute agerian. Itxieraren benetako arrazoia zein izan zen nabarmen geratu da orain. Gerontologiko publiko bat itxi zuten eta horren ordez erresidentzia pribatu bat ireki dute (diru publikoz lagundutakoa bada ere). Hori gutxi ez balitz, Tolosarrak, “kanbioarekin” 60 plaza publiko gutxigorekin gelditu gara.
2002 urtea | 2010 urtea | ||||
| Plaza. Publ. | Plaza. Prib. |
| Plaza. Publ. | Plaza. Prib |
Gerontologikoa | 64 | 0 |
| ||
San Cosme &. | 46 | 0 | Alondegiakoak | 68 | 25 |
Iurramendi | 165 | 0 | Iurramendi | 147 | 0 |
| 275 | 0 |
| 215 | 25 |
• 60 plaza hauen gutxitzearen lehen ondorioa, erresidentzi berria irekitzearekin batera etorri da. Berriro ere, Tolosan itxaron zerrendak daude!! Notizia txar honen berri, bere aiton amonentzako plaza eskatu duten, familiarrak esanda jakin dugu. Diputazioko teknikoaren esanetan, 8, 10 edota 12 hilabetehetako itxaron zerrendak daude (zenbait kasutan gure aiton amonei gelditzen zaien bizi guztia). Aiton amon hauei, gelditzen zaien aukera bakarra “plaza pribatu” bat eskatu eta ordaintzea da.
Kanbioan kendu dizkiguten 60 plaza publikoak, beharrezkoak izaten segitzen dute eta horrela adierazten dute “itxaron zerrendak”. Itxaron zerrendak egonik, “plaza pribatuak” hutsak bait daude.
Zergatik? Udaletxeko eta Diputazioko arduradun politikoak ez al diote itxaron zerrenden arazoari erantzun logiko bat emango? Berriro ere, herritarrak, izan beharko al dugu mobilizatu behar dugunak?.
0 comentarios