Blogia
ZAHARTZARO DUINA, ORAIN.

DIARIO VASCO INFORMAZIOA-MANIPULAZIOA

DIARIO VASCO      INFORMAZIOA-MANIPULAZIOA

Lehenagotik ere, eman izan ditugun prentsaurrekoen aurrean “periodiko” honek, gurekiko izan duen jarrera eskasa izan da.

Kasu batzuetan, kazetaria azaltzen baldin bazen, guk adierazitakoa ez zuten publikatzen edota egiten zutenerako pasatako denborarengatik, zentzua bera galtzen zuen.

Bestetan, Tolosako kronikan idatzitakoak, guk adierazitakotik horren urrun egonda, kazetaria beste prentsaurreko batean egon zela pentsatu arazi zezakeen. Hau saiestearren, azkenaldian prentsa-hoarra, idatzita ematen genien, egunkarian azalduko zen mezua ahalik eta antzekoena izan zedin.

Hainbatetan, Diario Vasco-ko kroniketan, guk adierazitakoarekin batera Udaletxeko ordezkarien adierazpenak publikatzen zituzten, hauei eskeinitako tartea, gureari emandakoa baino zabalgoa izanik. Prentsaurrekora deitu genituenak, gu izanda ere. Gure kexen aurrean, informazio “osoagoaren” mesedetan egindakoa zela, izaten zen emandako erantzuna. Aldiz, ez zuten kriterio bera, gerontologikoaren inguruan hitzegiten zutenak, Udaletxeko ordezkariak zirenenan.

Azkeneko prentsaurrekoaren aurrean egindakoak, orain arteko guztiak gainditu ditu, aipatutako jokaldi guztiak maisuki uztartuz:

•    Prentsaurrekoa astearte batekin eman genuen, Larunbaterako antolatu genuen batzar informatiborako herritarrak gonbidatzearren. DVk, larunbaterarte ez zuen publikatu.
•    Kazetariari eskura eman genion prentsa oharra, aldiz DVn azaldutakoak, gainontzeko egunkarietan publikatutakorekin alderatuz gero, diferentzia nabaria dela frogatuta gelditzen da.
•    Prentsaurrekora deitu genituenak, plataformakoak izanda, DVk eskeini zigun tartea ez zen horri laurdenera iritsi. Horrialdearen gainontzeko hiru-laurdenak udalari eskeini zizikiotelarik. “Informazioa osatzearren”, periodiko berdinean dagoeneko publikatuak zituzten argazki pare bat eta hainbat artikuluen laburpenen nahaski bat publikatuz.
•    Guk prentsaurrekoan adierazi genuenarekin inolako erlaziorik ez izateaz gain, udalaren mesedetan, behin eta berriz errepikatu izan dituzten gezurrak azaltzen dira. Errepikatzearen poderizo, egi bihurtuko direlakoan.

Diario Vasco-k eta Tolosako Udaletxeak 2008-garren urtetik “babes akordioak” zinatuta dituztela jakiteak, periodiko honen jokabidea ulertzeko baliagarria izan daiteke. Komunikazioan adituak direnak esan ohi dutenaren arabera: komunikabide baten sinesgarritasuna eta alderdikeria neurtu ahal izateko, berau diruz nork laguntzen duen jakitea datu esanguratsua da.

Aipatutako guztiarengatik, gure prentsaurrekoetara DVko kazetariak ez deitzea erabaki dugu. Horrenbestez, Erresidentzi berriaren inguruko informazioa, “buzon” delakoaren tartera bidaliko dugu.

Zahartzaro Duinaren Aldeko Plataforma

0 comentarios