Blogia
ZAHARTZARO DUINA, ORAIN.

TOLOSALDEAKO ZAHARTZARO DUINAREN ALDEKO PLATAFORMAREN PRENTSA OHARRA

Prentsa ohar honen bitartez, Zahartzaro duinaren aldeko plataformako kide garenok, lanean jarraitzen dugula, adierazi nahi dizuegu.

Komunikabideetara atera ginen azkeneko aldian, plataformaren izen aldaketa aitzakiatako hartuta, udaletxeko Gizarte Ongizateko Komisioko bileretan parte hartzeko gure eskakizuna plazaratu genuen. Eta saiakera askoren ostean, martxoaz geroztik lan horretan ari garela esan nahi dizuegu.

Bertan hartuko diren erabakiak, baldintzatuko dituzte erresidentzi berriaren ezaugarriak. Horregatik da ezinbestekoa, bilera hauetan, “erdi gunean, publikoa eta kalitatea eskainiko zuen erresidentzi baten alde” sinatu genuen 3.000 herritarron hitza ordezkatuko dutenen parte hartzea.

Udal gobernua osatzen duten alderdi politikoek pribatua izatea nahi dute, beste gestio mota baten aukeraren eztabaida arbuiatuz.

Esku pribatuetan eroriko baldin bada ere, badago gutxieneko kalitatezko zerbitzua bermatzeko aukera, eta horretan ari gara plataformako kideak. Baldintza hauen artean, defendatuko ditugunak:

1. Erresidentziaren gestioan erabakiak hartzerakoan egoiliar, senide eta herritarron parte hartzea ahalbidetuko duen juntaren beharra (Iurramendi egoitzaren moduan).

2. Urrezko kaiola batean bihurtu ez dadin, barreneko eta kanpoko Tolosarren elkarbizitza erraztuko duen izaera duena (E.H. plazako gerontologikoaren antzera) kafetegirekin, jubilatuen elkarteak antolatzen dituen aktibitateentzako lokalak dituena,…..

3. Kontratatu beharreko langileen lan baldintzak, kopurua, espezialitateak eta gutxieneko ezaugarri batzuk eduki ditzaten (Euskaldunak), enpresaren esku bakarrik geratu ez dadin.

0 comentarios